Ikastaroetan izen emateko epea irailaren 27ra arte zabalik izanen da

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Yoga, gimnasia eta eskulanak herrian eta igeriketa Hernanin

Irailarekin batera ikasturte berria hasi da Xalto eskolan ari diren neska-mutikoentzat. Aurten 76 ikasle hasi dira, 21 Haur Hezkuntzan, 41 Lehen Hezkuntzan, eta 14 DBHn. 
Baina helduek ere izanen dute udazkenean hasiko diren ikastaro ezberdinetan parte hartzeko aukera. 
 
Hau idazterakoan, udalak yoga, eskulanak eta gimnasia ikastaroetarako irakasleak lortuak zituen, baina beharbada besteren bat ere izanen da. Irailaren 16tik 27ra izanen da ikastaro hauetan izena emateko epea, Herriko Etxe­ra joz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun