Lagunarteko dema edo apostu moduan hasi zenak hogeitalaugarren edizioa beteko du larunbatean Leitzan. XXIV. Kaskagorren Pentatlona jokatuko da irailaren 21ean. Helmuga Gaztañaga tabernaren parean izanen da.
Donostiako Ondarretan igerian hasiko da proba 16:00etan, ondoren Tolosa eta Leitzako mugaraino bizikletaz etorri beharko dute. Gero lasterka egin beharko dute saioa, herriraino. Lagunartean afaldu eta pesta eginez bukatuko dute trebeenek proba.