Maxurrenearen inguruan urgentziazko batzarra deitu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 13a

Astelehenean Barne Ministroak Leitzara egindako bisitan, herritarrak protestan atera ziren. E. Belaunzaran

Espainiako eta Nafarroako Gobernuen erabakia gaitzetsiko du Leitzako Udalak, eta Maxurrenearen inguruan hartutako erabakiak betetzeko eskatuko du. Gaur 19:00etan eginen da.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa Guardia Zibilaren Leitzako kuartelean izan zen astelehen arratsaldean eta Guardia Zibila beste hamar urtez Maxurrenea eraikinean egonen dela jakinarazi zuen. Urriaren 1ean bukatuko da duela hamar urte egindako kontratua, eta egun hori ailegatzean berriz berrituko dute beste hamar urterako. Egoera zein den ikusita, Leitzako Udalak urgentziazko batzarra eginen du gaur arratsaldean, 19:00etan, Espainiako eta Nafarroako Gobernuen erabakia gaitzetsi eta Maxurrenearen inguruan hartutako erabakiak betetzeko eskatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun