Uso ehizako denboraldiari hasiera ofiziala eman aurretik, urteroko eginbeharrak ari dira betetzen Aresoko ehiztariak. Uso postuak txukuntzeko lanak banatu zituzten eta orain, larunbatean, irailaren 21ean uso postuen enkantea egingo dute udaletxean, arratsaldeko zazpietan. Urteaga inguruko 26 postu izango dira aukeran. Sexteoa berriz, iraileko azkeneko larunbatean, irailaren 28an izango da.