Euskal jaia ospatuko dute igandean Goizuetako Iskibi kanpinean

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 12a

Giro ederra izaten da urtero Iskibiko euskal jaian.

Denboraldiari horrela emanen diote bukaera

Udako denboraldia bukatzeko, aurten ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte Goizuetako Iskibi kanpinean. Ostiralean Irrifarrak pelikula ikusteko aukera izanen da, Everest aldera egindako bidaiaren filma, hain zuzen. Eta igandean, urtero bezala, euskal jaia antolatu dute.

Aurtengo denboraldiaren bukaera prestatu dute Goizuetako Iskibi kanpinean, eta urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuz egin dute. Ostiralean, esaterako, Irrifarrak filma ikusteko aukera izanen da 22:30etik aurrera. Nepalen, Everesteko bailaran egindako bidaiaren filma da.

Igandean, berriz, dagoeneko egutegian finkatua dagoen euskal jaia antolatu dute. 12:30ean toka txapelketa jokatuko dute. 14:00etan taloak jateko aukera izanen da, Goizuetako talogileeen eskutik. Horrez gain, egun osoan trikitilariak giroa alaitzeaz arduratuko dira. Txartelak Iskibi kanpinean edo Amaia kafetegian eros daitezke. Helduenak 16 eurotan daude eta haurrenak sei eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun