Europako Natur Bideen Egunarekin bat eginez, aurten ere mendi bizikleta martxa eta maratoi erdia antolatu dituzte Plazaolan igande honetara, irailak 15. Zehazki, mendi bizikleta martxaren hamargarren edizioa izanen da aurtengoa, eta maratoi erdiaren zazpigarrena.
Maratoi erdia egiten dutenek 21 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Andoaindik Lekunberrira arteko bidea egin beharko dute, 09:30ean abiatuta.
Mendi bizikleta martxa nahiago dutenek, berriz, hiru ibilbide izanen dituzte aukeran. Andoain eta Lekunberri arteko 40 kilometroak egiteko 10:00etan aterako dira txirrindulariak, Leitza eta Lekunberri arteko 15 kilometroak egiteko 11:30ean eta Lekunberri-Mugiro-Lekunberri ibilbideko 4 kilometroak egiteko 12:30ean. Azken hau haurrentzako prestatua dago.
Izena emateko azken eguna irailaren 11, asteazkena izanen da.