Alustiza berriz ere txapeldun

Juana Mari SAIZAR 2013ko irailaren 6a

Urteroko hitzorduari ez zion hutsik egin Antonio Alustiza herrita­rrak eta oraingoan ere izuga­rrizko lan polita egin zuen Uharte Arakilen, abuztuaren 25ean jokatu zen Artzain Txakurren Lehiaketan. Bat eta Jai txakurrak izan zituen berekin eta maila ederra erakutsi zuten, lehenengo eta bigarren postuak lortuz, hurrenez hurren. Antonio eta Batek 256 punturekin lortu zuten garaipena. Garaikurra, txapela 200 euro eta ar­tzantzako maletina eman zizkioten opari. Jairekin bigarren egin eta garaikurra eta 145 euro eskuratu zituen. Ez da nolanahiko marka, hamargarren aldiz segidan lortu baitu garaipena. Zorionak hirurei.
Bestalde, irailaren 1ean ospatzekoak ziren Aresoko VI.Mendi Mar­txa eta San Migeleko erro­­meria. Bi ekitaldi hauen inguruko xehetasunak datorren alean emango dizkizuegu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun