Goizetik gauera arte giro bikaina nagusitu da herriko pestetan

Juana Mari SAIZAR 2013ko irailaren 6a

Pestetako argazkietan ageri denez, ez zen aspertzeko tarterik izan, ederki pasa genuen! Izarne Olano eta Eneritz Iraola

Herritarren partehartze zabala izan da arrakastaren sekretua

Abuztuaren erdialdean ospatu genituen he­rriko pestak eta dagoeneko aste batzuk pasatu diren arren, gustora ja­rriko gara atzera begira. Batzuen dantzarako trebeziaz gozatu, herri kiroletan gazteen arteko lehia  sanoa ikusi eta festa giroan gozatuz lotsa etxean utzita ibili ginen.  Aurtengo pesten balorazio oso ona egin dute antolatzaileek eta beraien ustez, herrita­rren parte­har­tze zabala izan da arra­kasta horren sekretua. Ez da falta izan pestarako gogoa eta lanerako borondatea. Hala, herriko haur, gazte zein helduak aritu dira kiroletan, an­tzerkian, dan­tzan... Ahal zen neurrian gastuak murrizteko asmoz hartu zuen erabakia pesta ba­tzordeak eta lortutako erantzuna ikusita, bide horretatik lanean segi behar dela argi geratu da. Orain hu­rrengo urtekoei begira jartzeko garaia da!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun