Talo Eguna urrira atzeratua

JM BARRIOLA 2013ko irailaren 6a

Talo Eguna urriaren 6an eginen da. Azken urtee­tan, iraileko lehen asteetan ospatu izan da, baina aurtengoan urrira atzeratu da. Zailtasunak izaten ziren anto­laketan, abuztuan jendea erdiopo­rretan egoten zelako. Asmoa, urteroko moduan, taloak dastatzeko aukeraz gain, artisau azoka izatea, tresna zaharren erakusketa egitea eta umeen­tzat gurdian ibiltzeko aukera eskaintzea dira eta nahi duten herriko nekazariek beraien produktuak erakutsi­ eta saldu ahalko dituzte plazan. Kirol saioa ere izanen da. Laster jakinaraziko dugu egitarau osoa.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun