Europako Natur Bideen Eguna dela eta, irailaren 15ean, zazpigarren aldiz maratoi erdia antolatu dute Plazaola Partzuergotik. Lasterketa Leitzako Urto ingurutik 09:30ean abiatuko da, eta Lekunberriraino joanen da 21 kilometroko ibilbidea osatuz.
BTT martxa egiteko, berriz, hainbat aukera izanen dira: Andoain eta Lekunberri arteko 40 kilometroak egiteko 10:00etan abiatuko dira, Leitza eta Lekunberri arteko 15 kilometroak egiteko 11:30ean eta Lekunberri-Mugiroko 4 kilometro egiteko 12:30ean. Parte hartu nahi duenak Plazaola Turismo Partzuergoan edo www.plazaolakirolak.orgen izena eman dezake irailaren 11 baino lehen.