Baratzea modu ekologikoan nola landu ikasteko tailerra antolatu du Udalak. Oraingoz, izena emateko epea zabaldu du eta interesatuek ostiral hau izanen dute apuntatzeko azken eguna. Ikastaroa aurrera ateratzeko 20 laguneko gutxieneko taldea osatu beharko da eta behin osatuta, hainbat asteburutan eginen litzateke tailerra, Arrea Elkartearen eskutik.
Iraileko hirugarren asteburuan hastea aurreikusi dute, eta iraileko laugarren asteburuan eta urriko lehenengoan segituko lukete. Otsail bukaeran eta martxo hasieran beste hiru saio eginen lirateke eta uztailean azken hiru saioak. Gisa honetara, baratzean lanean hasita sortzen ahal diren zalantzak eta kezkak argitzeko aukera izanen litzateke.
20 lagunek izena ematen badute bakoitzak 74 euro ordaindu beharko ditu. Hortik aurrera, zenbat eta lagun gehiago apuntatu orduan eta merkeagoa izanen da kostua.