Espainiako Barne Ministroak Leitzako Guardia Zibilaren kuartela bisitatuko du gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 9a

18:00etan egina dute hitzordua

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne Ministroak 18:00etan egin du hitzordua Leitzan, Guardia Zibilaren kuartelean. Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibilaren Zuzendari Nagusia ere Leitzan izanen da.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne Ministroa Leitzako Guardia Zibilen kuartelean izanen da gaur arratsaldean. 18:00etan egina dute hitzordua. Hala jakinarazi dute Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzatik. Barne Ministroarekin batera, Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibilaren Zuzendari Nagusia ere Leitzan izanen da. Eskualdeko Guardia Zibilaren agintariekin ere bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun