Urteko egun bakarrean izaten da Artikutzara autoz joateko aukera, San Agustin Egunean. Eta aurten ere halaxe izan da, batzuk autoz eta bertzeak oinez joanak, baina San Agustin eguneko hitzorduari hutsik egin gabe, jendetza elkartu zen asteazkenean Artikutzan. Euria ere egin zuen goizean, baina eguraldia ez zen oztopo izan Artikutza inguruko herrietatik eta Euskal Herriko bertze txoko aunitzetatik joandako jendea biltzeko.
Meza, Oiartzun eta Goizuetako pilota eskoletako jokalarien partida, herri kirolak, dantzaldia... Horiek izan ziren antolatutako ekitaldiak eta giroa jartzeaz bildutako guztiak arduratu ziren.