Igande honetan eginen da Aresoko VI.mendi itzulia

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 29a

Iazko edizioa izan zen orain arteko jendetsuena, 560 mendizalek parte hartu zuten. Elisa Belauntzaran

Aurrez izen emateko epea abuztuaren 31n bukatuko da

Irailaren 1ean Areson izango dute mendizaleek hitzordua. Herriko plazatik abiatu eta lauzpabost orduko ibilbidea izango dute aurretik, Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Gurazko tontorrak zeharkatuz. 21 kilometro eta 1250 metroko desnibela duen itzulia osatu beharko dute. Izen-emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta aipatu behar da, aurrez izen ematen dutenek 10 euro eta egunean bertan ematen dutenek 14 euro ordaindu beharko dituztela. Izen-ematea www.mendizmendi.com web orrian egin daiteke edo 948 604545ra deituta edo kirolmank@gmail.com-era idatzita. Egun berean apuntatu nahi dutenek berriz, 07:00etatik 07:45era bitartean egin dezakete.

Irailaren 1ean Areson izango dute mendizaleek hitzordua. Herriko plazatik abiatu eta lauzpabost orduko ibilbidea izango dute aurretik, inguruko tontorrak zeharkatuz. 21 kilometro eta 1250 metroko desnibela duen itzulia osatu beharko dute. Izen-emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta aipatu behar da, aurrez izen ematen dutenek 10 euro eta egunean bertan ematen dutenek 14 euro ordaindu beharko dituztela.

Izen-ematea

Izen-ematea www.mendizmendi.com web orrian egin daiteke, 948 604545ra deituta edo kirolmank@gmail.com-era idatzita. Ordainketa ondoko kontuetako batean egin beharko da, kontzeptu gisa partehartzaile bakoitzaren izen-abizenak ongi adierazita: Nafarroako Kutxan 2054 0045 61 9145865649 kontuan, edo Rural Kutxan 3008 0041 08 1658588825 kontuan. Egun berean apuntatu nahi dutenek berriz, 07:00etatik 07:45era bitartean egin dezakete.

Ibilbidea

Goizeko 08:00etan Aresoko plazatik abiatu eta Ulizarko kaxkoa (867 metro) igo beharko dute mendizaleek. Merkuzelaira jeitsi ondotik, Urkita (850 metro) izanen dute hurrengo tontorra. Pagozelaira jeitsiko dira gero, eta Guratz (955 metro) izanen da ibilbideko punturik altuena. Handik herrira jeitsiko dira  eta ibilaldia bukatutakoan, herritarrek prestatutako paella bikaina eta sagardoa izango dituzte esperoan. 

Mendi martxaren seigarren edizioaren antolatzaileak Aresoko Udala, Araitz-Areso-Betelu-Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatea, Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Nafarroako Ibilaldi Luzeko Zirkuitua dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun