Abuztuaren 14tk 18ra ospatuko dituzte pestak Areson. Ikusmina sortu du herriko taldeak ostiral arratseko 8:00etan eskainiko duen “Aresoko harria” antzerkiak, baina asteazken arratsaldeko etxafuegotik hasi eta igandea arratseko sagardo dastaketa bitarte, hainbat ikuskizun, lehiaketa eta txapelketa izanen dira.
Abuztuak 14, asteazkena
Pesta bezpera
17:00etan Haurrentzat merienda plazan. 18:00etan Etxafuegoa botako da udaletxeko balkoitik festei hasiera emanez. 18:30ean Haurrentzat jokuak plazan. 19:00etan Frontenis txapelketako finala. 19:30ean Patata-tortilla lehiaketa. 21:00etan Herri afaria karpan. 23:30ean XXVIII. Mus txapelketa udaletxean.
Abuztuak 15, osteguna
Ama Birjin Eguna
09:30ean Diana. 11:00etan Meza nagusia izango da, bertan udal ordezkariak izango dira eta herriko haur dantzariak arkua egingo dute. Ondotik udalak hamaiketakoa eskainiko du plazan. 12:30ean Haurrek Aresoko ingurutxoa dantzatuko dute plazan. 13:00etan Pilota partida: Olano-Altuna vs Onsalo-Peñas. 18:00etan Herritarren dantza saioa plazan. 19:15ean Aizkolarien saioa plazan Rekondo-Zaldua vs Otaegi-Pellejero. 23:00etan Aurtizko Oihana Elizalde eta Oihana Mindegia trikitilariak ariko dira plazan.
Abuztuak 16, ostirala
09:30ean Diana. 11:30ean Puzgarriak eta jokuak plazan. 11:00etan Plater tiraketa Urteagako parajean. 13:00etan Gaztetxoen arteko pilota partidua plazan. 17:00etan Eriz Magoaren magia ikuskizuna plazan. 18:00etan Umeen arteko pilota partidua Hegoi Baraibar-Aimar Otermin vs Aitor Arraras-Yulen Aranalde. 18:30ean Herriko gazteen arteko herri kirol desafioa. 20:00etan Aresoko antzerki taldearen ikuskizuna plazan, “Aresoko harria” antzerkia. 21:30ean Guraso Elkarteak antolatutako herri afaria. 23:00etan Musika plazan Gabenara taldearen eskutik.
Abuztuak 17, larunbata
09:30ean Diana. 11:00etan Kalejira hasiera plazatik, Jaiak Txarangaren laguntzaz. Herriko auzo desberdinetan hamaiketakoa jarriko dute koadrilek. 15:00etan Paella erraldoia karpan koadrila guztientzat. 17:30ean Koadrilen arteko jolasak plazan. 19:00etan Txerrikumea harrapatzea. 21:30ean Bokadilo jana karpan. 23:00etan Ingo al deu? Taldearen eskutik dantzaldia.
Abuztuak 18, igandea
09:30ean Diana. 14:00etan Herri bazkaria. Gero, Leire Onsalo gitarrarekin eta Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsotan. 18:00etan “Errimak oinetan” dantza emanaldia. Ondoren Sari banaketak. 19:30ean Sagardo dastaketa. 23:00etan DJ Imanol.