Asteazkeneko Gazte Egunarekin hasiko dira Goizuetako Amabirjin bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 13a

Igandeko peñaren egunarekin bukatuko dira Goizuetako amabirjinak. Orduan eta aurretik ere izanen da ongi pasatzeko aukera. Utzitako argazkia

Igandean ospatuko dute Umore Ona peñaren eguna

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Goizuetan Amabirjin bestak. Asteazkena, bezpera eguna Gazteen Eguna ere bada eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean txupinazoa baino lehen ikurriñari eginen zaion omenaldia. Astebururako, larunbateko Sagardo Eguna eta igandeko Umore Ona peñaren eguna geldituko dira.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Goizuetan Amabirjin bestak. Asteazkena, bezpera eguna Gazteen Eguna ere bada eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean txupinazoa baino lehen ikurriñari eginen zaion omenaldia. Astebururako, larunbateko Sagardo Eguna eta igandeko Umore Ona peñaren eguna geldituko dira.

 

Abuztuak 14, asteazkena

Gazte Eguna

11:30ean Ikurriñari omenaldia. 12:00etan Txupinazoa segidan, Trikitilariak, Erraldoiak eta Buruhaundiak Brindisa HERRIRA txoznan. 13:00etan Gazte bazkarikoen poteoa. 14:30ean Gazte bazkaria. 18:00etan Karrozaespres abiera. 19:30ean UMORE-ONA peñan irteera. 20:00etan Gazteen txupinazoa eta txarangarakin kalejira. 00:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin. 00:00etan Gaztetxen DJ OATTOLO. Ondotik Txaranga.

 

Abuztuak 15, osteguna

Ama birjin Eguna

07:00etan Argi soinuak dultzaineroekin. 08:00etan Entzierroa LASTUR. 10:30ean Meza Nagusia. 12:30ean Pilota partidak: bat gaztetxoen artean eta bestea Lujanbio-Etxegoien/Urkizu-Alberdi. 12:30ean Erraldoiak eta baruhaundik. 18:00etan Zezenak LASTUR. 19:30ean Bertso saioa, gai librean: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Silveira. 22:00etan Afari herrikoia Umore-ona Elkartean. 22:00etatik 02:00etara Dantzaldia ITZARTU taldearekin. 01:00etan kalejira Igandea txarangarekin.

 

Abuztuak 16, ostirala

11:00etan Buruhaundi eta erraldoiak. 12:00etan Bakailo lehiaketaren hasiera. 13:00etan Lehiaketarako epai-mahaia. 13:30ean Txaranga. 16:00etan Mus Txapelketa Iskibin. 18:30ean Umore-Ona dantza taldearen emanaldia. 00:00etan Dantzaldia LAIOTZ taldea. 00:00etan Kontziertoak Gaztetxean: EMON eta GIBELURDIÑEK. Ondotik Txaranga.

 

Abuztuak 17, larunbata

Sagardo Eguna

11:00etatik 14:00etara Haurrentzako puzgarriak eskolan. 12:00etan Sagardo probaketa. 16:00etatik 18:00etara Puzgarriak. 18:00etan Zezenak LASTUR. 19:30ean Profesionalen pilota partidua “ASPE”ren eskutik; Apezetxea-Olaizola I / Olazabal-Peñagarikano. Afizionatuak:­ Errandonea-Olaizola// Mitxelena-Martinez. 00:00etan Dantzaldia LAIOTZ taldearekin. 00:00etan DJ BULL Gaztetxean. Ondotik Txaranga.

 

Abuztuak 18, igandea

Peñaren Eguna

08:00etan Entzierroa LASTUR. 12:30ean Peñaren irteera ikastolako tabernatik. 13:00etan Pelota partiduak: Goizueta-Arano. 15:00etan Umore Ona Peñaren bazkaria. 17:00etan Peñan irteera. Ondotik Zezenak LASTUR. 00:00etan Jaien bukaera ofiziala. Ondotik Dantzaldia GABEZIN. Ondotik Txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun