Arostegiko Julen Kañamares III.ak irabazi zuen abuztuaren 11n Leitzan jokatutako Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa. Berarekin batera, Manuel Kañamares II.a, Raul Kastro (Urroz), Eneko Saralegi (Leitza) eta Asier Pellejero (Areso) sailkatu dira irailaren 22an Uharte Iruñean jokatuko den finalerako.
Bakoitzak bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat ebaki behar izan zituen. Kañamares III.ak 7 minutu eta 50 segundu behar izan zituen lanak bukatzeko. Kañamares II.ak 8 minutu eta 8 segundo. Raul Kastrok 9 minutu eta 14 segundo behar izan zituen, Saralegik 9 minutu eta 27 segundo eta Pellejerok 9 minutu eta 43 segundo.
Finaletik kanpo gelditu ziren Resano (9.52), Beltza (10.10), Etxeberria (10.39) eta Eraso (11.49).
Arkaitz Olanok eta Iñaki Vazquezek ere aritu behar zuten, baina momentuz biek aizkora uztea erabaki dute, eta biak jaitsiko dira Hirugarren Mailara. Juanjo Erdoziak ere jardun behar zuen, baina min hartuta dago, eta ezin izan zuen aritu.