Asteburuko Erreparto eta Umeen Egunekin pesta usaina somatzen hasiko da Leitzan

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 2a

Plazaola aldizkaria banatuko dute larunbatean eta igandeen umeentzako ekitaldiak prestatu dituzte

Abuztuaren 10ean, larunbatean zortzi botako dute Santiburtzio pestetako txupinazoa Leitzan. Baina astebete lehenago, pesta usaina somatzen hasiko dira, larunbateko Erreparto Egunarekin eta igandeko Umeen Egunarekin.

Abuztuaren 10ean, larunbatean zortzi botako dute Santiburtzio pestetako txupinazoa Leitzan. Baina astebete lehenago, pesta usaina somatzen hasiko dira, larunbateko Erreparto Egunarekin eta igandeko Umeen Egunarekin.

 

Abuztuak 3, larunbata

Erreparto Eguna

14:00etan Eskalarien bazkaria Aurreran. 14:30ean Torreko XIX. Urteurreneko bazkaria 16:00etan Auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz. 20:15ean Iruñeko Coral de Camara-ren Saioa elizen.

 

Abuztuak 4, Igandea

Umeen Eguna

08:00etan Diana txistulariekin. 10:00etan Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du. 11:00etan Umeen Txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ondotik Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan. 11:30etik 14:00etara Puzgarriak eta jokoak. 14:00etan Familien bazkari autogestionatue. 16:30etik 18:30era Puzgarriak eta jokoak. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. Ondoren Gurpildun zezenak plazan. 20:00etan Buruhaundiak aterako dira. 20:00etatik gauerdira Joxe Mendizabal orkesta gizona ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun