Maiatzaren 25ean Leitzan “Murrizketaren aurkako Herri Taldeak” Lip-dub edo bideo grabazioa antolatu eta burutu du. Bertara deitutako 60 inguru eragile edota talde ezberdinek parte hartu zuten eta honekin batera herritar asko eta asko; Baserritarrak; Osasun-etxeko langileak; irakaskuntzako ikasle, irakasle eta gurasoak; suhiltzaileak; kirolariak; tabernariak; dendariak, jubilatuak; Sarrioko langileak; mekanikariak; eta abar luze bat; herritarrak, azken finean.
Hamabi bat minutuko grabazioa bertso batekin hasten da eta amaiera herriko plazan eman diote. Bertan ehunka pertsona bildu da eta amaitzeko batzordeko kideek Murrizketaren aurka egin den ekimenaren arrazoia azaldu zuten. Jendeak murrizketarik Ez oihukatuz eta txalo zaparrada batez erantzun zuen bukaeran.
Orain, prestatutako bideoa ikus daiteke.