Uztailaren 25etik 28ra ospatuko dituzte Aranoko Santio festak

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 24a

Giro ederra izanen da aurten ere Aranoko festetan. Artxiboko argazkia

Larunbatean arkume jatea eta bertso saioa izanen dituzte

Santio festak umorez datoz aurten ere. Aranon uztailaren 25etik 28ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Santio festak umorez datoz aurten ere. Aranon uztailaren 25etik 28ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

 

OSTEGUNA, UZTAILAK 25

SANTIO EGUNA

• 11:00: Meza.

• 12:00: jaiei hasiera emango dien itxaferua botako da udaletxeko balkoitik. Umeentzat bonba japonesak eta buruhaundiak.

• 12:30: Arano-Goizueta arteko betiko pilota partida. Afizionatuen arteko partida buruz buru.

• 18:00: herri kirolak.

• 20:00 Tapia eta Leturiarekin lagun arteko trikiti festa.

• 22:00: Herri afaria. Norberak etxetik eraman behar du janaria.

• 22:00 ilargipeko zinea umeentzat.

 

OSTIRALA, UZTAILAK 26

SAN JOAKIN ETA SANTA ANA

• 11:00: Meza. Ondoren hamaiketakoa.

• 13:00: afizionatuen arteko pilota partida.

• 14:00: jubilatuen bazkaria, Unai Agirre eta Xabier Legarreta bertsolariekin

• 18:00: artisau azoka karpan.

• 19:00: tortilla txapelketa eta herriko sagardo eta produktuen probaketa.

• 22:00: XXXI. Mus txapelketa San Roke elkartean.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 27

• Goizean: arkumea erre­tzen jarriko da plazan. Goiza girotzeko fanfarrea ibiliko da he­rrian barrena.

• 14:00: arkume jatea. Bazkal ondoren fanfarrearekin kantu saioa.

• 19:00: bertsolariak: Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Aitor Mendiluze.

• Afal ondoan dantzaldia.

 

IGANDEA, UZTAILAK 28

UMEEN EGUNA

• 10:00: Meza.

• Umeen pilota partida. Segidan, Aranoko eta Goizuetako dantzariak.

• 15:30: Puzgarriak eta umeen jolasak.

• 18:30: txokolatada.

• 19:00: Arno ganadutegiko aziendak umeentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun