Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak hainbat ekitaldirekin ospatuko du zortzigarren urteurrena

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 17a

Gaztetxearen aldeko Atekarock jaialdiak ere hainbat jende mugitu du. Artxiboko argazkia

Uztailaren 20a izanen da egun handia, baina aurrez eta ondotik ere ekintzak prestatu dituzte

Zortzi urte beteko ditu Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak heldu den larunbatean, uztailaren 20an eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, bai egun horretarako, bai aurretik eta ondotik ere egiteko.

Zortzi urte beteko ditu Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak heldu den larunbatean, uztailaren 20an eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, bai egun horretarako, bai aurretik eta ondotik ere egiteko.

Uztailaren 18an, ostegun arratsaldeko 6:00etan erremontean modu berezian jokatzeko suabizante-zestak egiten ikasteko tailerra eginen dute gaztetxean. Uztailaren 19an, ostiralean, urteurren bezperako parrillada afaria eginen dute. Gaztetxean bertan edo Torrean eman daiteke izena.

 

Larunbata egun handia

Baina egun handia larunbata izanen da, uztailaren 20a. Eguerdian txupinazoa botako da eta osteguneko tailerrean egindako erremonte-suabizanteekin txapelketa azkarra jokatuko da plazan.

14:30ean bazkaria izanen dute menu goxo eta bereziarekin: zizka -mizkak/entsalada greziarra /pesto-pasta-pesta!/postrea-kafea-kopa (12euro. bazkari eta kontzerturako bonoa 15 euro).

19:30ean. La Chula Potra abeslari iruindarrak rap kontzertua eskainiko du eta ondoren luntx-a.

23:00etan Gose taldeak kontzertua emanen du.

Larunbateko egun handiaren ondotik ere segituko dute ekitaldiekin. Uztailaren 25ean, ostegun arratsaldeko 7:30ean masaje tailerra izanen da eta uztailaren 26an, ostiralarekin, laburmetrai lehiaketa. 22:30ean hasiko dira proiekzioak eta ondotik sari banaketa eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun