Leitzako Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeak antolatuta bigarren ziklo Indoor topaketa eginen da plazan uztailaren 20an, larunbat arratsaldeko 4:00etatik aurrera. Lau saio izanen dira 10 eta16 euro arteko prezioarekin.
Honela, saio bakarra egiten duenak 10 euro ordainduko ditu, bi saio egiten dituenak 12 euro, hiru saio egiten dituenak 14 euro eta lau saio egiten dituenak 16 euro.
Izena osteguna bitartean eman daiteke 649 552 378 telefonoan (Jabier).