Karmen bezpera ospatuko dute aurten ere goizuetarrek

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 15a

Goizuetako haurrek eta nagusiek ederki pasatzen dute Karmen bezperan. Felix Loiarte

Uztailaren 15ean, astelehen arratsean herri afaria eginen dute plazan

Uztailaren 15an Karmen bezpera ospatuko dute aurten ere goizuetarrek, herri afaria eginez. Plazan mahaiak jarriko ditu udalak, baita ardoa eta sagardoa doan, eta herritarrek bere jatekoa eramango dute. Afaria arratseko 8:30ean hasi eta sua 9:30 aldera piztuko da.

Aspaldiko ohitura da Karmen bezperakoa Goizuetan, baina galdua zegoen, duela hiru urte udala, Umore Ona elkartea, gazteak eta hainbat herritarrek berreskuratu zuten arte.

San Juan bezperan gazteek Hernani edo Leitzarako joera dutela kontuan hartuz, Karmen bezperan pizten dituzte suak, saltoka ibiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun