Bai Euskarari Ziurtagiriak Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu

TTIPI-TTAPA 2013ko uzt. 11a, 17:25
Bai Euskarari saridunak, tartean Goizueta eta Leitzako ordezkariak direla. Bai Euskarari

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, ekainaren 28an ekitaldi berezi batetan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Bai Euskarari sariak banatu zituen (Anaje Narbaizarentzat, Vusa Eraikuntzak enpresarentzat eta Leitzako, Goizuetako, Aresoko eta Aranoko ziurtagiridunentzat izan dira aurtengo sariak). Gure herritako elkarte, komertzio, eta eragileak, urte luzez euskararen normalkuntzan lana egin dutelako eman zaie saria. Bertan Leitzatik ALKE kultur taldeko eta Goizuetako Umore Ona elkarteko ordezkariak jaso zuten saria denen izenean. Azken hauek Arritxu Zelaia Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko lehendakariaren eskutik jaso zuten saria. Kolektibo batek jaso duen lehenengo saria izan da. Zelaiak ekitaldian azaldu zuenez, «bertako ostalari, merkatari, elkartek nahiz enpresek Bai Euskarari egitasmoarekin eta lan mundua euskalduntzeko helburuarekin erakutsitako konpromisoaz gain, lan jardunean euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko helburua berresten dute urtez urte. Beren ahalegina eredugarria da beste zonalde batzuetakoentzat eta egiten duten traktore lanak ez du preziorik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun