Ekainaren 26an , Nafarroko parlamentuan egin zen osoko bilkuran, «bere sorrerako mandatua betez, ahalik eta bizkorren, Leitzako Maxurrenea gizarte edota kultur arloko ekintzak egiteko erabil dadin» eskatzen zuen erresoluzioa onartu zuten.
PSN, Bildu, Aralar-NaBai, I-E alderdien aldeko botoekin eta UPN, PPN alderdien abstentzioarekin aurrera atera zen. Bildu eta Aralar-NaBaik izan zuten iniziatiba, baina onartutakoa PSNk sartutako emendakin baten puntua izan zen. Honekin Maxurrenea herriarentza izatearen gehiengoaren borondatea nabarmentzen da.