Umore Ona Elkarteak antolatutako Goizueta ezagutzen bosgarren mendi buelta egin zen ekainaren 23an. Eguraldi kaxkarra egin arren 21 lagun bildu ziren, giro ederrean. Umeak ere, gero eta gehiago animatzen dira eta inor baino bizkorrago ibiltzen dira gainera! Mendizaleek aipatu digutenez, «udaberri euritsuaren ondorioz, uda hasiera honetan ere non nahi ur itturriak ikusten dira, ikusgarria». Herriko plazatik abiatuta Martitxena, Alkaso, Aranola, Ibarrolako borda, Tartazuko harria eta Santakruzen barna, berriz ere herrira bueltatu ziren.