48 neska-mutiko ari dira Guraso Elkarteak antolatutako udalekuetan

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Guraso Elkarteak antolatutako udalekuetan 48 neska-mutiko ari dira uztailean. 3 eta 9 urte arteko hamazazpi neska-mutiko egunero Hernaniko igerilekura joaten dira, bi taldetan banatuak. Zortzi laguneko beste taldetxo bat astearte eta ostegunetan biltzen da Josunerekin, eskulanak egiten ikastera. Azkenik, bes­te 23 neska-mutiko kirolean trebatzen ari dira Patxi Salaberria monitorearekin astelehen eta asteazkenetan. Gainera, uztailaren 15etik 19rako astean egunero joanen dira Ereñozura piraguismoa ikastera, Her­nanitik etorriko diren monitoreekin. Gura­so Elkartean kontentu daude udalekuen arra­­kastarekin, baina Maria Apezetxeak aipatu digunez, «informatika eta ingelera ere eskaini genuen, baina ez da jende nahiko apuntatu»
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun