Urtero bezala, Santio festetan, herriko artisauen azoka eta bertako jaki-edarien dastaketa antolatuko da. Azokan postua jarri ahal izateko, festa batzordearekin harremanetan jartzeko deia luzatzen dizuegu hemendik aranoar guztiei. Bestalde, arkume-jate egunean, uztailaren 27an eta aurreko prestaketa guztietan laguntza ezinbestekoa dela gogorarazi dute festa batzordetik.