Azken urteetako ohiturari jarraiki, herritar kuadrila ederra elkartu zen ekainaren 22an sardinak jatera Kontseju atarira. Eguraldiak ez bazuen ere askorik lagundu, inor ez zen harritu ezta izutu ere. Giro ederrean ospatu zen udako solstizioa. Mahai-ingurua bukatutakoan udaleko kideek Urumea arnastu Aranok, Hernani, Ereñotzu eta Goizuetarekin batera sortutako turismo egitasmoa aurkeztu zuten. Azkenik, herrian grabatutako “Gure esku dago” ekimenaren bideoklipa ere ikusi ahal izan zen.