Tapia eta Leturiarekin trikiti festa egingo da Santio egunez

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Dantzatu eta bertsoak aditzeko aukera izago da karpan. Artxiboko argazkia

Aurreko igandean pala txapelketako finala eta kotxe zaharren igoera izango dira

Santio festak umorez datoz aurten ere. Uztailaren 25etik 28ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina aurreko igandean ere izango da festaren seinalea.

IGANDEA, UZTAILAK 21
• 11:00: Aranoko pala txapelketako finalak.
• 12:00: Kotxe zaharren igoera. Eguerditik au­rrera kotxeak herrian ikusteko aukera.

OSTEGUNA, UZTAILAK 25
SANTIO EGUNA

• 11:00: Meza.
• 12:00: jaiei hasiera emango dien itxaferua botako da udaletxeko balkoitik. Umeentzat bonba japonesak eta buruhaundiak.
• 12:30: Arano-Goizueta arteko betiko pilota partida. Afizionatuen arteko partida buruz buru.
• 18:00: herri kirolak.
• 20:00 Tapia eta Leturiarekin lagun arteko trikiti festa.
• 22:00: Herri afaria. Norberak etxetik eraman behar du janaria.
• 22:00 ilargipeko zinea umeentzat.

OSTIRALA, UZTAILAK 26
SAN JOAKIN eta SANTA ANA

• 11:00: Meza. Ondoren hamaiketakoa.
• 13:00: afizionatuen arteko pilota partida.
• 14:00: jubilatuen bazkaria, Unai Agirre eta Xabier Legarreta bertsolariekin
• 18:00: artisau azoka karpan.
• 19:00: tortilla txapelketa eta herriko sagardo eta produktuen probaketa.
• 22:00: XXXI. Mus txapelketa San Roke elkartean.

LARUNBATA, UZTAILAK 27
• Goizean: arkumea erre­tzen jarriko da plazan. Goiza girotzeko fanfarrea ibiliko da he­rrian barrena.
• 14:00: arkume jatea. Bazkal ondoren fanfarrearekin kantu saioa.
• 19:00: bertsolariak: Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Aitor Mendiluze.
• Afal ondoan dantzaldia.

IGANDEA, UZTAILAK 28
UMEEN EGUNA

• 10:00: Meza.
• Umeen pilota partida. Segidan, Aranoko eta Goizuetako dantzariak.
• 15:30: Puzgarriak eta umeen jolasak.
• 18:30: txokolatada.
• 19:00: Arno ganadutegiko aziendak umeentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun