Mikel Nieve leitzarra hamaikagarrena da Tourreko Sailkapen Nagusian

Ttipi-Ttapa 2013ko uztailaren 9a

«Etapa garaipena» lortzea izango du helburu Euskaltel Euskadiko txirrindulariak. Utzitako argazkia

Erakusten ari den mailarekin bera ere «harrituta» dagoela aitortu du

Frantziako Itzuliko lehen bederatzi etapak jokatu ondotik, ez ditu urrun hasierako postuak Euskaltel Euskadiko txirrindulariak. Seigarren helmugaratu zen AX 3 Domainesen eta erasoka aritu ondoren faboritoen tropelean Bagneres de Bigorren.  Erakusten ari den mailarekin bera ere «harrituta» dagoela aitortu du. Bi aste gehiagoz luzatuko da lehia eta tarte horretan «etapa garaipena lortzea» izango du helburu.

Frantziako Itzuliko lehen bederatzi etapak jokatu ondotik, ez ditu urrun hasierako postuak Euskaltel Euskadiko txirrindulariak. Seigarren helmugaratu zen AX 3 Domainesen eta erasoka aritu ondoren faboritoen tropelean Bagneres de Bigorren.  Erakusten ari den mailarekin bera ere «harrituta» dagoela aitortu du. Bi aste gehiagoz luzatuko da lehia eta tarte horretan «etapa garaipena lortzea» izango du helburu.  Uztailaren 8ko atseden egunaren ondotik, Saint Gildas des Boisetik abiatu eta Saint Malon amaitzen den etapa izanen dute gaur aurretik txirrindulariek. 197 kilometroko tartea, Froome liderrari elastiko horia kentzeko lehian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun