Leitzako Gorriztaran auzoko Sanpedro jaiak ospatuko dituzte igandean

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Giro ederra izanen dute aurten ere Basakabi inguruan. Artxiboko argazkia

Txintxurrin txapelketaren 25. edizioa jokatuko da arratsaldean

Leitzako Gorriztaran baserri auzoan, San Pedro jaia ospatzeko ohitura izaten dute. Normalean San Pedro ondoko igandean egiten da eta aurten ere hala izanen da. Usategietako gainean, Basakabi jatetxearen aurrean eginen dituzten ekimenak.

10:00etan Meza izango dute. 11:00etan Herri kirolak. 14:00etan auzotarren bazkaria. 17:00etan Mus txapelketa. 19:00etan hasi eta gauerdia bitarte Dantzamusika izango da eta atsedenaldian txokolatea emanen zaio nahi duen guziari. 20:30ean XXV. Txintxurrin txapelketa ere jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun