Lehengo urtean egin zen saiakerari segituz, aurten ere arkume jateak leku berezia izango du herriko festetan. Festetako larunbatarekin egingo da, uztailaren 27an, eta herrian bertan ekoitzitako produktuak izango dira protagonista.
Herritarrak antolaketako bileretan elkartzen hasita daude eta zehaztasunak fintzen joango dira, baina aurreratu daiteke txartelak hil honen bukaeratik aurrera erosi ahalko direla eta lekua gordetzeko iaz bezala lehenbailehen ibiltzea gomendatzen du herriko festen batzordeak. Haurrentzat ere menua izango da hala nahi duenarentzat. Informazio gehiago nahi duenak herriko Kontseju tabernara dei dezake.