Frontenis txapelketa hasia da eta oraingoz lehen kanporaketak jokatu ostean zortzi bikotek jarraitzen dute lehian. Aitzaki horrekin larunbatetan jendea bildu da plazan partidak ikusi eta animatzera, eta egia esan, lehenbiziko txandako partiduak borrokatuak eta dibertigarriak izan dira. Partehartzaileek serio hartu dute lehia eta txapelketarako prestatzeko astez iluntzetan bikote asko entrenatzen aritu dira eta txapelketako partidak amaitutakoak umeak eta gazteak beren raketekin jolasean aritu dira. Azkenean saltsa asko sortu da herrian eta aspaldiko arratsalde zaratatsuenak ikusi ahal izan ditugu plazan, poza ematen du aspaldi egon ez den giroa sortu dela ikusteak. San Fermin ostean hasiko dira bigarren txandarekin.