Paxakari buruzko hitzaldia eta erakustaldia eskainiko dituzte San Pedroetan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Ostiral eta larunbatean eskea egingo da etxez etxe

San Pedroak asteburu honetan ospatuko dira herrian eta aurten berrikuntza bezala paxa­ka kirolari buruzko hitzaldia eta erakustaldia izango ditugu. Paxa­ka trinketeetan jokatzen den kirola da, tenisaren antzera jolasten da baina eskuekin, sare an­tzeko raketa bat jarrita.  Areson orain ezagutzen dugun plazaren aurretik Zapaiteneko pareta zen herriko plaza. Garai hartako plazaren ezau­garriak erakutsiko dizkigute. Hitzaldiaz gainera, paxaka erakustaldia ere egingo da. 

Egitaraua bes­tela hauxe izango da: Ekainaren 28an arra­tsaldean herriko eskea egingo da eta 21:00etan Lagun Artekoen afaria. Ekainaren 29an 09:00etan gosaria egingo dute Lagun Artekoek eta 10:00etan Meza nagusia izango da. Handik aterata baserrietako eskea egingo da eta 16:30an Paxaka hitzaldia eta erakustaldia izango da plazan. Ondoren musika egongo da eta gauean 21:30an herri afaria Pake Tokin. Ongi pasatzeko aukera bikaina.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun