Bosgarren Sagardo Eguna euripean

JM BARRIOLA 2013ko ekainaren 28a

JM BARRIOLA

Aurten ere izan da sagarrekin egindako mama goxoa probatzeko aukera ekaineko bigarren asteburuan. Ostiralean Jakoba Errekondok hitzaldia eman zuen, Euskal Herrian sagardoak izan duen tradizioaz eta munduan zehar egin duen zabalkuntzaz. Larunba­tean, euriagatik, karrapean antolatu behar izan zuten sagardo dastaketa.  Halere, jende asko hurbildu zen 21 sagardogileren sagardoa probatzera. Guztira 500 edalontzi banatu ziren eta 630 botila hustu. Iaz baino gutxiago izan arren, ALKEko kideak pozik daude emaitzarekin. Euriak ikaratu gabe, asko izan zirelako barrena sagardoz bustitzera gerturatu zirenak, pesta hau oso gustoko duten seinale!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun