Urtero bezala, Amazabal institutuko ikasleek, erreka bazterretatik zaborrak biltzeko auzolana egin dute. Guztira berrogei ikasle inguru aritu dira lanean, hondakin eta zaborra ugari bildu eta erretiratu dituzte. Honen trukean ikasbidaia egiteko dirulaguntza emanen die Udalak. Ekimen honen bidez, herriko bazterrak garbitzen ari dira poliki-poliki, garai batean bota ziren zabor pila izugarriak desagertaraziz eta bazterrak txukunduz. Udalaren ustez, herriko ingurumenari eta bizi-kalitateari bultzada ederra ematen diete gaztetxoek eta bide batez hondakinek sortzen dituzten kalteak ikusten dituzte.