Webgune berriak

JM BARRIOLA 2013ko ekainaren 28a

Nafarroko Iparraldeko Euskara Mankomunitateak webgune be­rria du. Informazio ugari eta landua eskaintzen du: besteak beste, euskararen inguruan, gure mankomunitate osa­tzen duten herrietaz, euskaraz lan egiteko tresnak eskeintzen ditu, agenda kulturala bistaratu liteke. Interesatuek www.iparmank.org ataria bisitatu dezakete.
 
ALKE Leitzako Kultur Taldeak ere webgunea berritu du. Oraindik  edukiz osatzen ari badira ere, bitxikeria ugari ikusi litezke dagoeneko www.leitzakultura.net helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun