Urte honetan Maxurrenea etxea herriari itzultzeko aldarria ozen zabaltzen ari da Leitzako kaleetan. Horren harira ekainaren 8an eguerdi aldean, manifestazio jendetsua egin zen. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, aterki azpian babestu eta hirurehun herritar baino gehiagok bat egin zuten Maxurrenea herritzat aldarriarekin.
Bertzalde, kanpaina honen aurkako ekintzak gertatzen ari direla ansalatu dute herritarrek, denda eta tabernetan jarri ziren sinadurak biltzeko paperetako batzuk desagertu eta herrian jarritako pankartak lapurtu edo apurtu dituztelako egun hauetan.
Ekainaren 15ean, diztela lelopean, “alde hemendik” kanpainarekin bat egin zen herrian. Goizean batzarra burutu zuten eta ondoren manifestazioa. Arratsaldean Iñigo Cabacasen kasua azaldu zen dokumental batean eta gauean kontzertua izan zen gaztetxean Matxura taldearen eskutik.