Paxakari buruzko hitzaldia eta erakustaldia eskainiko dituzte Aresoko San Pedroetan

Juana Mari SAIZAR 2013ko ekainaren 27a

Etxez etxeko eskea umorez egingo dute Aresoko gazteek. Artxiboko argazkia

Ostiral eta larunbatean eskea egingo da etxez etxe

San Pedroak asteburu honetan ospatuko dira Areson eta aurten berrikuntza bezala paxaka kirolari buruzko hitzaldia eta erakustaldia izango ditugu. Gainerakoan, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean ohiko eskea egingo dute gazteek etxez etxe.

San Pedroak asteburu honetan ospatuko dira Areson eta aurten berrikuntza bezala paxaka kirolari buruzko hitzaldia eta erakustaldia izango ditugu. Gainerakoan, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean ohiko eskea egingo dute gazteek etxez etxe.

Paxaka trinketeetan jokatzen den kirola da, tenisaren antzera jolasten da baina eskuekin, sare an­tzeko raketa bat jarrita. Areson orain ezagutzen dugun plazaren aurretik Zapaiteneko pareta zen herriko plaza. Garai hartako plazaren ezau­garriak erakutsiko dizkigute. Hitzaldiaz gainera, paxaka erakustaldia ere egingo da.

Egitaraua bestela hauxe izango da: ekainaren 28an, ostiral arratsaldean herriko eskea egingo da eta 21:00etan Lagun Artekoen afaria.

Ekainaren 29an, larunbat goizeko 09:00etan gosaria egingo dute Lagun Artekoek eta 10:00etan Meza nagusia izango da. Handik aterata baserrietako eskea egingo da eta 16:30an Paxaka hitzaldia eta erakustaldia izango da plazan. Ondoren musika egongo da eta gauean 21:30an herri afaria Pake Tokin. Ongi pasatzeko aukera bikaina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun