Goizueta ezagutzen bosgarren mendi buelta egin zuten ekainaren 23an

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 25a

21 mendizalek parte hartu zuten bosgarren bueltan. Igor Elizegi

Umore Ona elkartearen deialdiari 21 mendizalek erantzun zioten

Umore Ona Elkarteak antolatutako Goizueta ezagutzen bosgarren mendi buelta egin zen ekainaren 23an, igandean. Eguraldi kaxkarra egin arren 21 lagun bildu ziren. Ikusi argazkiak

Umore Ona Elkarteak antolatutako Goizueta ezagutzen bosgarren mendi buelta egin zen ekainaren 23an, igandean. Ikusi argazkiak

Eguraldi kaxkarra egin arren 21 lagun bildu ziren. Beti bezala giro ederra izan zen mendizaleen artean. Umeak ere, gero eta gehiago animatzen dira eta inor baino bizkorrago ibiltzen dira gainera!

Mendizaleek aipatu digutenez, «udaberri euritsuaren ondorioz, uda hasiera honetan ere non nahi ur itturriak ikusten dira, ikusgarria». Herriko plazatik abiatuta Martitxena, Alkaso, Aranola, Ibarrolako borda, Tartazuko harria eta Santakruzen barna, berriz ere herrira bueltatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun