Buruz buruko laugarren txapela jantzi du Aimar Olaizolak

TTIPI-TTAPA 2013ko eka. 24a, 12:49

Aimar Olaizola txapelduna eta Irujo azpitxapelduna, podiumean.

Goizuetarrak 22-7 irabazi zion finalean Martinez de Irujori

Partida bikaina eginda, buruz buruko txapelketa nagusia laugarren aldiz irabazi zuen ekainaren 23an Aimar Olaizola Goizuetako pilotariak. Hasiera berdinduaren ondotik, Olaizola II.ak 22-7 irabazi zion Irujori, iaz bezalaxe.

Partida bikaina eginda, buruz buruko txapelketa nagusia laugarren aldiz irabazi zuen ekainaren 23an Aimar Olaizola Goizuetako pilotariak. Hasiera berdinduaren ondotik, Olaizola II.ak 22-7 irabazi zion Irujori, iaz bezalaxe.

Parekatuta joan ziren lehenbiziko tantoak, baina 4-3koaren ondotik tartea ireki zuen Olaizolak markagailuan. Gero eta handiagoa egin zen tartea. Min egin zuen Goizuetakoak sakearekin, eta ez zen fin ibili Iberokoa. Tantoa bukatzeko aukerak izan zituenean Irujok hutsak egin zituen errematean, eta ezin izan zion Olaizolaren jokoari eutsi.

Tantoak pilatuz joan zen Olaizola II.a, 12-3ko abantaila eskuratzeraino. Azkenean, zazpi tantoan utzi zuen Irujo, iazko finaleko markagailua errepikatuz.

Bosgarren finala zuten elkarren aurka buruz buru, eta bina garaipen zituzten atzora arte. Olaizolak aurre hartu dio orain Irujori. Lau txapel zituzten Ruben Belokik, Martinez de Irujok berak eta Atano III.ak; haien marka berdindu du Olaizola II.ak.

Gainera, lau terdiaren barrenean dituen sei txapelekin eta binakako txapelketako beste birekin, hamabi txapel baditu dagoeneko Goizuetako aurrelari handiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun