158 korrikalarik parte hartu dute Goizuetako KroseanUnai Señoran eta Vanesa Pacha garaile

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Gizonezkoen, emakumezkoen eta herritarren podiuma. Felix LOIARTE

Unai Señoran eta Vanesa Pacha garaile

Maiatzaren 26an, jokatu zen Umore Ona elkarteak antolatutako Goizuetako krosa eta eguraldi bikaina egin zuten. Denera 158 korrikalari atera ziren, 76 ttikienen kategorietan eta 82 proba nagusian. Gizonezkoetan Irurako Unai Señoran eta emakumezkoetan Iraizozko Vanesa Pacha izan ziren irabazleak.
 
 Txikiek ere izan zuten aukera korrika egiteko, denera 76 neska mutikok hartu zuten parte bi kategoritan eta denentzat izan zen oroigarriren bat. 
 
Helduen laisterketan 82 pertsonak zuten izena emanda eta gizonezkoetan lehenengoa, Irurako Unai Señoran Bengoa izan zen, honek 3 kilometroko zirkuitoari hiru itzuli emateko 32:04 minutu behar izan zituen, benetan marka ederra. Bigarren Aitor Etxeberria  Igeldoarra izan zen  30 segundora eta hirugarren Zumaiako Martin Amilibia izan zen, hau 33 segundora iritsi zen. 
 
Emakumezkoen artean, irabazlea, Iraizozko  Vanesa Pacha izan zen eta honek 36 minutu eta 36 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko, bigarren Oreretako Leire Fernandez gaztea  eta hirugarren Hernaniko Karen Ortiz de Guinea izan ziren.
 
Herritarren artean, gizonezkoetan onena Martin Etxeberria izan zen eta sail­kapen orokorreko bederatzigarren lekuan iri­tsi zen gainera (36:00) lehenengo emakumea Ane Zinkunegi izan zen (52:28).
 
Laisterketa bukatuta dutxatzeko aukera izan zen eta ondoren sari banaketa eta zozketak egin ziren eta hamaiketakoa ere eskaini zitzaien parte hartzaile guztiei.
 
Eguna oso ongi joan zen eta antolatzaileek iaz berreskuratutako ohiturari jarraipena emanez, balorazio ona egin dute. Iazko parte hartzaile kopurua igo egin da eta 2014an arrakasta haundiago izan dezan lanean jarraituko dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun