Leitzako Mendibil Mendi Taldea Elantxobetik Laidako hondartzara, Bizkaiko kostaldean, Urdaibai inguruan ibiliko da ekainaren 22an, larunbatean. Egun guztirako irteera izanen da. Joan nahi duenak ekainaren 20a baino lehen (osteguna) eman beharko du izena.
Elantxobetik abiatuta, Talaia (276 metro), Ogoño (305 metro) eta Atxarra (312 metro) igarota, Laidako hondartzara ailegatuko dia ibiltariak, zailtasun ertaineko bost ordu terdi inguruko ibilaldiaren ondotik.
Goizeko 8:00etan abiatuko dira autobuses Oialde paretik eta arratsaldeko 7:30 aldera itzuliko dira.
Izen ematea Astiz edo Maimur liburudendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikoak egin daiteke, ekainaren 20a, osteguna bitarte. Autobusaren prezioa 10 eurokoa izanen da, 5 eurokoa Aurrerako bazkideentzat. Autobusa antolatzeko gutxienez 18 pertsona beharko dira izena emanda.