“Gure esku dago” erabakitze eskubidearen aldeko kanpainan parte hartu du Maider Ansa herriko abeslariak. Ekimenaren kantu ofizialean Euskal Herriko hainbat abeslarik parte hartu dute eta tartean Maiderrek. Bideoklipa Euskal Herriko txoko desberdinetan grabatu da eta irudian ikus daitekeenez Arano eta bertako gaztetxoenak bideoan agertuko dira.