Uztailaren 9an Iruñeko Sanferminetara ateraldia antolatu dute

Ainhoa ANSA 2013ko ekainaren 17a

Kontseju tabernak bultzatuta, herritik Iruñeara irteera antolatu dute uztailaren 9rako. Egun horretan gauza ezberdinak daude au­rreikusita Iruñean San Ferminetako egitarauaren barruan, besteak beste ha­rrijasotzaileen Nafa­rroako Txapelketa, jota emanaldia eta haurren­tzako jolasak. 
 
Ideia honakoa da: goizean herrian entzie­rroa elkarrekin gosalduz ikusi eta ondoren autobusean Iruñearantz atera. Errotxapean gelditu eta eguartea libre bakoitzak nahi duena egiteko. Eguerdian elka­rrekin bazkaldu eta ilunabarrean autobusez buelta berriro herrira. Iristean afari mokadu bat egin eta bakoitzak nahi duen bidea hartuko du hortik aurrera! 
 
Irteera egitera animatzen denak kon­tsejun eman beharko du bere izena ekainaren 30erako beranduenez. Autobusa eta bazkal­tzeko tokia lotzeko beharrezkoa baita hau egitea. Animatu!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun