Eskolako irakasle eta ikasleak Donostiara joan ziren ikasturte bukaerako ateraldian. Eguraldiak ez zuen lagundu, gainera autobusetik jeitsitakoan olatuen zipriztinak ere iritsi zitzaizkien ondoraino. Itsasontzien Museoa bisitatu zuten, bertan jolasean ibili eta arrantzaleek baleak nola harrapatzen zituzten ikasi zuten. Ondoren Aquariumera joan ziren. Han beste eskola pila batekin elkartu ziren eta zailtasunak izan zituzten disfrutatzeko. Baina ahalegindu ziren arrainak ikusten. Gero, ateri zegoela aprobetxatuz eta Kontxako aterpean bazkaltzeko eta baloiarekin eta soka saltoan jolastuz ederki pasa zuten.