Hamalau bikotek eman dute izena frontenis txapelketan

Juana Mari SAIZAR 2013ko ekainaren 17a

Bikote mixtoak dira eta finala herriko festetan jokatuko da

Hamalau bikotek eman dute izena frontenis txapelketa mixtoan. Ekainaren 15ean, arra­tsaldeko 4etan jokatuko dira kanporaketetako lehen hiru partidak eta hurrengo larunbatean beste hiru. Bikote garaileak hurrengo faserako sailkatuko dira eta galdu duten bikoteen artean kanporaketak jokatuko dituzte, final laurdenetarako sail­katzeko. Partidetako epaileak ere zozketaz aukeratuko dituzte parte hartzaileen artean. Finalak herriko festetan jokatuko dituzte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun