Goxali liburutegi-ludotekaren ikasturte bukaera

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Itsaso LUJANBIO

Beste ikasturte batez, Goizueta eta Aranoko haurrek (eta ez hain haurrek) Goxali liburutegi-ludotekaz gozatzeko aukera izan dute. Astelehen eta ostiral arra­tsaldetan elkartu eta entretenitzeko, jolasteko, irakurtzeko, lagunekin ongi pasatzeko, ikasteko, barre egiteko... parada izan da bertan tailer-eskulan-jolas-joko-abesti-liburu...-en bidez. Urtero legez, berendu eder batekin eman diote aurtengoari amaiera 40 haurrek. Goxalik, beraz, udako oporrak hartu ditu, baina datorren ikasturtean indarberritua itzuliko da berriro!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun