Ikasturtea bukatzeko kantu poteoa egin zuen abesbatzak maiatzaren 31n, tabernaz taberna. Joan den larunbatean Donostiako Kursaalean kantatu behar zuen, arraunlarien San Miguel Ligaren aurkezpenean. Ekainaren 22an, berriz, Hernanira joanen da Umore Ona abesbatza Aurorak kantatzera, bertako Kantuz eta Ereñozuko Ozenki abesbatzekin batera.